Hasierako-slideshow

Obrak eta hobekuntzak

Garbiketa sakona kaleetan

espaloi_garbiketa_3

Azkoitiko Udalak herriko hainbat gunetako espaloietan garbiketa sakona egin du eta ez labaintzeko tratamendua eman du irrist egitearen arriskuak eta erorketak saihesteko.

Langileek guztira 2.000 metro karratuko eremuan esku hartu dute. Alegia, Ibaiondo, Aingeru, Trino Uria eta Julio Urkixo kaleetako espaloietan.

Elkarbanatu

Iturri berria Urrategi auzoan

iturria-txikia
Iturri berri ipini da Urrategi auzoan, bertako parkean. Hazia bota da eta orain belarra ateratzea falta da auzotarrek guneaz goza dezaten. 
Elkarbanatu

Plazako baldosak berritzen ari dira

plaza-baldosak
Udala plazako baldosak konpontzen ari da egun hauetan. Batzuk puskatuta eta masa soilez beteta zeudenez, baldosa berriak jartzen ari da hautsitakoen tokian. 
Elkarbanatu

Zorua eta argiteria berritu dira Elkarguneako kantxan

kantxa-obrak

Berrikuntzak egin dira Elkarguneako estalitako saskibaloi eta futbito kantxan. Batetik, egurrezko zoladura ipini da kantxan eta bestetik, argiteria aldatu da kontsumoa murrizte aldera. LED argiak jarri dira. 

Elkarbanatu

Parke berria Trenbideako Zumardian

parkea-obrak

Udalak udalerriko parke sarea hobetzeko asmoz, parke berria eraiki du Trenbidearen Zumardian 2 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat. Parkeak 15,95x14,22metroko azalera du.

Elkarbanatu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut