Hasierako-slideshow

Elkargunea aurretik igarotzen den bidegorri zatia

Aita Madinabeitia Plazatik eta Elkarguneako tuneletik igarotzen den bide zatiak gasolindegi atzetik Trenbidearen Zumardiaraino lotzen du bidegorria. Gune horretan ibiltzen den jendetza ikusita, arriskutsua da bizikleta gainean ibiltzea, besteak beste, kiroldegira, Ludotekara edo Musika Eskolara joaten diren haur asko ibiltzen delako. 

ERANTZUNA

Udalak seinaleak ipini ditu herritarrei jakinarazteko debekatuta dagoela bizikleta gainean zeharkatzea Elkarguneako tunela eta Aita Madinabeitia Plaza. Tarte horretan txirrinduz doazenak bizikleta gainetik jaitsi eta oinez ibili beharko dira. Jende asko dabilen tokia denez, Udalak neurri hau hartu du istripuak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko.

Udaltzaingoaren kontrolak areagotu dira gune horretan txirrindulariek debekua errespeta dezaten eta Elkarguneatik pasatzerakoan bizikletatik jaisteak duen garrantziaz jabetu daitezen. Hartutako neurriak nahikoak ez balira, Udalak beste batzuk aztertuko ditu.

Azkoitiko Udala


Elkarbanatu

Urola ikastetxearen inguruan bidegurutze arriskutsua

Urola ikastetxeko parkinerako sarrera eta Kukuherria auzora doan bidea elkartzen diren bidegurutzen ikusmen arazoak daude, hain zuzen ere Kuku Herri auzirako dauden zabor ontziek ez dute ongi ikusten uzten. Horrez gain, Udalak ipinitako ispilua lurrean dago. Hau horrela dela, izugarrizko arriskua eragiten du batez ere lehen aipatutako ikastetxetik jendea ateratzen edo sartzen ari denean. Ezbehar larririk gerta ez dadin zerbait egitea eskertuko nuke.

ERANTZUNA

Bai Udaltzaingoak eta bai Ingurumen saileko teknikariek aztertu dute zure kexa eta arrazoi duzula ikusi dute. Horregatik, neurriak hartuko dituzte aldatzeko: ispilua bere tokian jarriko dute, eta zabor ontziak lekuz aldatuko dira.

Milesker gurekin harremanetan jartzeagatik eta herria hobeto kudeatzen laguntzagatik.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Intsaustiko suziriak

Herriko festak eta Urte zahar gauean nahikoa ez eta orain Insausti Jauregiko ezkontzetan ere petardo edo suziriak erabiltzen hasi da jendea.Debekatzea gehiegi bada gutxienez erregulatutzea proposatzu nahi dut,herrian sentsibilitate desberdineko biztanleak bizi bait gara;adineko pertsonak,gaixoak eta era guztietako animaliak.Azken hauek entzumena garatuago dutelako antsietate haundi sortzen die festa ospatzeko modu zaratatsu horrek.Era berean,Urte zahar gaueko kaleko zikinkeria eta Insausti parkean geratzen denak pena ematen du. 

ERANTZUNA

Eguneko ordutegi normalean eta legezkoak diren suziri edo petardoak botatzea legezkoa da, eta, beraz, ezkontzetako suzirien aurka ezer gutxi dukagu guk egiteko. Halere, eta auzotarron kexak ikusita, bertan ezkontzen direnei ohartaraziko diegu auzotarrek kexu zaretela eta ahal badute ez botatzeko.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Anaitasuna plaza

Anaitasuna Plazan, lurreko baldosa batzuk altxatuta daude, bada denbora gertatu zela eta aspaldian balla batzuekin babestuta daude. Umeren batek min ere hartu du balla erorita. Komunitateko administrariak udaletxera arazoaren berri bat baino gehiagotan eman du. Ez dakit zein arrazoigaitik dauden oraindik ere konpondu gabe.

ERANTZUNA

Udal teknikariek esan digutenez, zuk aipatzen duzun plaza zati hori komunitatearena da, eremu pribatua, eta horregatik Udalak ezin du bertan lanik egin. Segurtasuna bermatze aldera, puskatutako zatia hesiekin babestu du, baina konpontzea komunitatearen ardura da, berari dagokiolako. Lan horiek diruz lagundu ditzake Udalak, baina erantzukizuna komunitatearena da.

Azkoitiko UDala

Elkarbanatu

Kaleko iturriak

Plaza berri barreneko iturria 2013 ko Andremarietatik ura dariola dago... inork konponduko ote duen edo noizbehinka begiratzen dut, baino badirudi inork ez duela ikusten... Por tzierto, galdetzen dut bide batez, gaur egun kaleetan ditugun ur iturriak zein urekin ornituak diren... zeren ura hanbeste kostatzen den einean... Urolara euro batzu joan dira hainbeste hilabeteetan....

ERANTZUNA

Zuk aipatutako iturriaren berri eman diogu Gipuzkoako Uren arduradunei, eta begiratzekotan gelditu dira.

Bestalde, herriko iturrien inguruan, arrazoi osoa duzu. Azterketa bat eginda dugu eta iturriei pulsadoreak jartzeko asmoa ere badaukagu, baina iturritik iturrira aldea dago, batzurentzat pulsadore egokia topatzen lanak ari gara izaten.. Onartzen dugu gai honi behar bezala ez diogula heldu, baina saiatuko gara lehenbailehen interbideren bat topatzea.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Udalaren propaganda materiala

Ez dut ulertzen banatzen den aldizkari, informazio txosten edota propagandako materialarena. Denbora guztian ari gara hitzegiten birziklapena, berrerabilpena, hondakina, kostoak..... eta buzoietara iristen zaigun idazkien materiala guzti horren kontrakoa da, adibidez KONTSEJUPETIK, GARBI eta bereziki umeak lantzen duten AGENDA 21.

ERANTZUNA

Zuk aipatzen duzun kontu horretan ez zaizu arrazoirik falta, baina hor bi kontuk egiten dute talka eta erabakia ez da erraza: batetik, zuk esanda bezala, ahalik eta hondakin gutxien sortzearena dago, baina bestetik, herritarren informaziorako eskubidea eta gardentasuna daude, eta hori ere oso garrantzitsua da. Egia da gaur egun Internet eta bestelako teknologia berriek papera gutxiago erabilita herritarrak informatzeko aukera eskaintzen dutela, baina oraindik asko dira teknologia berri horiek eskura ez dituzten herritarrak, eta horiek ere udal informazioa jasotzeko eskubidea dute. Dena den, jakinarazi nahi dizugu Udalak banantzen dituen esku-orri, aldizkari, kartel nahiz bestelako euskarrietan beti birziklatutako papera erabiltzen duela, ingurumenari egiten zaion kaltea ahalik eta txikiena izateko.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut