Hasierako-slideshow

Joanes Etxeberria kalean argi gehiago

Joanes Etxeberri kalean ez dago apenas argirik. Handik pasa behar izan naizenean bide erditik egin izan dut eta beti ere mesfidantzaz (kotxeetatik norbait aterako den beldur). Gainera aurreko idatzian nioen bezela, asteburuan gehienbat, plazarako bidean, mutil askok bertan ustutzen dituzte beraien maskuriak eta susto pare bat izan ditugu nik eta nire lagunek. Kale sarreran argi bat jarriz gero erosoago eta lasaiago pasako ginake neskak eta seguruenik mutilek beste lekurenbat aurkituko lukete txixa egiteko

ERANTZUNA 

Kontziente gara kaleetan emakumeok baditugula hainbat puntu beltz eta argiztapen kontuak baino haratago doazela bizi ditugun segurtasun eza eta mehatsu sentsazioa; kale horretan besteak beste ere, kotxeak dauden bezala eta eraikinak berak egiten duen bihurguneak eta hor txisa egiteko hainbat mutilek duten joerak ere ez dute laguntzen emakumeok lasai ibiltzen. Hori ere aztertuko dugu hirigintzatik.

Jakin badakigu asko dagoela egiteko zentzu honetan, bai hirigintza ikuspegitik eta baita ere emakumeenganako indarkeriaren aurkako lanean, prebentzioan eta sentsibilizazio lanean. Bide horretan denon parte hartzea ezinbestekoa da emakumeok bizi ditugun segurtasun eza eta biolentzia egoerei aurre egiteko .

Arazoa sakona da eta faktore askok eragiten dute egoera horietan eta gure bizipenetan: guk ahal duguna egingo dugu puntu ilun edo beltz horiek detektatzeko ete horiei konponbidea emateko baina baita ere beharrezkoa da emakumeok elkartzea eta antolatzea geure burua indartzeko eta egoera horiei aurre egiteko. Horretan saiatzen ari gara baita ere berdintasun arlotik eta emakume mahai bat ere badugu martxan gai hauek jorratu nahian.

Zure eskaera kontuan izan dugu, zure kezka konpartitzen dugu eta gaiari irtenbideak bilatzen ari gara eta gonbidatu nahi zaitut berdintasunaren inguruan eta emakumeenganako biolentziaren aurka sortzen ari garen foroetan eta lanean parte hartzera. Saiatuko naiz argiaren kontu hori lehen bai lehen martxan jarri dezaten.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Consumo del alcohol entre las personas menores

Por otra parte me gustaría comentarles un problema que se está detectando en nuestro pueblo, como es el consumo de alcohol entre niños, sí, niños de 13 años. Y no lo sé de rumores...no hay más que acercarse a las afueras de algún bar, y ver la chiquillería que hay. Tengo un hijo de 13 años, y sé que alguno de sus amigos beben los fines de semana. Bien es cierto, que la responsabilidad es de los padres por permitir que chavales de esa edad salgan de noche los fines de semana, es una irresponsabilidad enorme!!! Pero también es cierto, que por parte de las autoridades se pueden tomar medidas, por ejemplo, y como se hace en otras localidades, chaval menor de edad bebiendo alcohol, multa y aviso a los padres, que son los responsables del chaval y de sus actos como menor de edad que es.

Yo me pregunto quién les da las bebidas? No se les tendría que pedir el DNI? No se puede controlar este grave asunto? Tenemos que esperar a qué se produzca algún caso de coma etílico, si es que no se ha producido ya, para que se tomen medidas!.

RESPUESTA DEL AYUNTAMIENTO

Hemos estado reflexionando sobre el problema que nos planteas sobre el consumo de alcohol entre menores y compartimos tu preocupación.

Creemos que se trata de un problema social importante, para cuya solución es necesaria la participación de varios agentes sociales (padres/madres, educadoras/es, instituciones, hosteleros/as...). El Consistorio, por nuestra parte, intentamos poner en marchas programas en los centros de educación, en la ludoteca u otros ámbitos en los que tenemos competencia, para mostrar a los menores que hay posibilidades de ocio más allá del consumo del alcohol. Creemos que unas multas o sanciones no solucionarían el problema ya que necesita una actuación más profunda pero nos gustaría tratar el tema con la ciudadanía. Por eso, os instamos a plantear un foro amplio para tratar el asunto, formado por los distintas/os agentes sociales. El Ayuntamiento estaría dispuesto a participar e impulsar en dicho foro.

AYUNTAMIENTO DE AZKOITIA

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Auzokonposta egiten dutenei hobaria

Azkotiko auzokonposta gune batean parte hartzen dut. Mankomunitateko web-orrian autokonposta egiten dutenek %40-ko hobaria dutela irakurri dut eta uste dut auzokonposta egileei ere hobari berdina aplikatu beharko litzaigukeela.

ERANTZUNA

Lehengo astean onartu genituen 2014ko tasak eta zergak eta honako erabakia hartu zuen Udalak: oraingoz, zaborraren tasa dagoen moduan utziko dugu, ez diogu igoerarik aplikatuko ez eta hobari berririk ere. Arrazoia honakoa izan da: Udalbatzak udan erabaki zuen 2014n hondakin bilketa eraginkorrago bat martxan jartzea, helburu berriekin, eta sistema hori zein izango den erabaki beharko da datorren urte hasieran. Sistema berria zein izango den erabaki arte zaborraren inguruko tasetan aldaketarik ez egitea erabaki dugu eta behin sistema berria zein izango den erabakitakoan, orduan aztertuko da zein tasa ezarri. Halere, zure proposamena jaso dute arduradunek, eta aztertuko dute.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Autokarabana eta karabanentzako aparkalekua

Autokarabana eta karabanentzako aparkaleku publiko bat beharrezkoa iruditzen zait herrian. Karabanak ezin dira edozein lekutan aparkatu lapurtzeko arriskua haundia delako, eta autokarabanen inguruan berriz kexa ugari izaten da leku asko hartzen dutelako. Azkoitian ez dugu aukerarik eta beste herri batzuetara joan beharrean aurkitzen gara (Elgoibar, Azpeitia etab). Krisi ekonomikoa dela eta, industria guneetan pabiloiak hutsik egongo direla ziur naiz eta hauetako bat prestatzea nahikoa litzateke. Ez dakit zenbat izango garen Azkoitian, baina aparkatzearen arazoa orokorra da eta eskaera haundia dela iruditze zait. Kontutan izango duzuelakoan, eskerrik asko.

ERANTZUNA

Zure eskariaren harira, karabana eta autokarabanen aparkalekuen zerbitzua beste herriek nola kudeatzen duten aztertzen hasi gara. Jakin dugu, esaterako, Elgoibarren, enpresa pribatu batek ematen duela zerbitzu hori, eta Azpeitian, berriz, Udalak eskaintzen duela, eta gero tasa bidez erregulatzen dutela. Azkoitiko beharrak eta baliabideak aztertu beharko ditugu gure herrirako irtenbide egokiena zein den jakiteko, beti ere lehentasunak ezarriz. 

Gaiaren inguruko erabakiren bat hartzen dugunean jakinaraziko dugu. Bitartean, milesker gurekin harremanetan jartzeagatik eta nahi duzunera arte.

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak

Irakurri det Kontzejupetik-en Pirritx eta Porrotx etorriko direla abenduaren 26-an. Bi umeren aita naizenez ikustera joatea tokatzen zait eta horretarako egin beharko dudana: 1. Sarrerak saltzen jartzen dituztenean "kola" egitera joan beharko dut goizeko ordu txikitan. 2. Ikuskizunaren egunean ere kola egin beharko dut leku dexente bat hartzeko. Gaur egun, ez dut ulertzen nolatan oraindik horrela funtzionatzen dugun Azkoitian. Nire proposamena ondorengoa da: 1. Internetetik eta kutxazain automatikoetatik sarrerak erosteko aukera jartzea. 2. Sarrerak numeratuak izatea, horrela bi aldiz "kola" egin beharrik ez dugu izango. Proposamena kontutan izango duzuelakoan. Milaesker.

Pirritx eta Porrotxen ikuskizunerako sarrerak Internet bidez edo kutxazainetan saltzeko proposamena oso egokia iruditzen zaigu, baina ekonomikoki oso garestia ateratzen da eta une honetan Udalak ez du gaitasunik gastu horri aurre egiteko.

ERANTZUNA
Sarrerak numeratuta ateratzearen kontu hori ere aztertu dugu, baina arazo bat ikusten diogu: kontua da, ikuskizun horietan ahalik eta guraso gutxien eta ume gehien joatea dela gure helburua, eta askotan guraso pare batekin haur ugari joaten direla. Eta numeratutako sarrerak saltzen baditugu, berez taldean eta guraso pare batekin joango diren haur koadrilla horiek bereizi egingo litzatezkela.

Konziente gara sarreren kontu hori deserosoa dela eta saiatuko gara aurrera begira irtenbide egokiago bat lortzen.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

San Martin auzorako igogailua

GALDERA

San Martin auzorako dagoen igogailuaren ordutegia ordubetez luzatzea proposatu nahi dut. Egun gaueko 23:00 arte funtzionatzen du eta eskertuko genuke 24:00 arte martxan egotea.

ERANTZUNA

Hitz egin dugu udaleko hirigintzako teknikariekin eta igogailuaren ordutegia aldatzeko arazorik ez dagoela esan digute. Hori horrela izanda, zure proposamena kontuan hartu eta ordutegia zabaltzea erabaki dugu. Igogailuaz arduratzen den enpresarekin harremanetan jarriko gara eta lehenbailehen egingo dugu aldaketa.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut