Hasierako-slideshow

Alkatearen soldata

GALDERA:

Egun on, aste honetan mezu hau iritsi zait whatsapp bidez: 45.402€ Madrilgo alkatesak dietak barne (aurrekoak 100.000€ dietak aparte). Biztanleria: 3.165.000 biztanle (2014) 37.000€ Bartzelonako alkatesak dietak barne (aurrekoak 110.000€ dietak aparte). Biztanleria: 1.602.000 biztanle (2014) 82.402€ alkate soldatetan 4.327.000 biztanleentzako. 67.087€ Azkoitiako alkateak dieta kontuak argitzeko (aurrekoak 45.535€). Biztanleria: 11.480 (2014). XANTUE BAI, TONTUE EZ! Lehenik eta behin, jakin nahi nuke zabaldu den informazioa zuzena al den. Egia al da alkate berriak 67.087€ko soldata duela edo jartzeko asmoa dagoela? Izan ere, hala balitz, legezkanpoko soldata baten aurrean geundeke. Administrazio lokalen 27/2013 legeko 75bis artikuluaren arabera, 10 eta 20 mila biztanle arteko alkate batek gehienez Estatuko idazkariaren soldataren %50a irabazi ahalko du gehienez. Hona esteka: http://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2013-13756 Estatuko Idazkariaren soldata brutoa 100.000€tan ezarri zen 2014an. Beraz, Azkoitiko alkateak ezin izango luke legez 50.000€ baino gehiago irabazi: http://www.rtve.es/noticias/20140124/gobierno-fija-100000-euros-sueldo-maximo-alcaldes/860145.shtml Whatsappez zabaldu den informazioaren baieztapen edo ezeztapena, nahiz alkate eta zinegotzien soldatei buruzko infomazioa eskertuko nuke.

Eskerrik asko, Miren Urteaga

 

ERANTZUNA:

Kaixo Miren Urteaga,

Lehenik eta behin, benetan eskertzen dizut gugana jotzea eta zuzenean galdera egitea, zure interesa agertuz.

Finkatutako ordainsariak EUDELen irizpideetan oinarritzen dira. Euskadiko udal guztietako alkateen soldatak bateratzean oinarrituta daude. Bestalde, Konstituzioaren Dispozizio Adizionalean jasotzen denez, gure Lurralde Historikoek ahalmen esklusiboa aitortua dute bertako erakundeen antolakuntzarako, ente autonomiko bezala onartzen dituenez. Hau dela eta, Rajoik onartutako Espainiko administrazio Lokalen 2013ko Legeak, ez du Euskadin eraginik.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartu berri du 2015eko ekainaren 30eko 1/2015 Foru Arau Dekretua, Gipuzkoako herri erakundeetako alkateen soldatak erabakitzeko erreferentziak zehazten dituena. Erabaki honek, ratifikatu egiten ditu EUDELek aurrez zehaztuta zituen erreferentziak. Azkoitiari dagokionez, 10.001-20.000 arteko biztanle kopuruko herri bat izanik: urteko 67.087 euroko soldata gordina dagokio bertako alkateari, hau da, Eusko Jaurlaritzako Zuzendari kargu bati dagokion ber bera.

Eudelek urte asko daramatza udalbatzetako kideen ordainsarien inguruko erreferentziak lantzen eta orientabideak ematen. Honen helburu nagusia da udal guztietako soldaten zenbatekoak bateratzea eta guztietan irizpide berdinak egokitzea.

Tokiko Autonomiaren Gutun Europarrean tokiko ordezkaritza-eginkizuna betetzeagatik baldintza ekonomikoei buruz zehaztutako printzipioetan oinarritzen da Eudel zenbatekoak gomendatzerako orduan.

Gipuzkoako Udaletan, nagusiki, azken hamarkadetan Eudelen gomendioak hartu izan dira beti aintzat.

Azkoitian, Gipuzkoako hainbat udaletan bezala, Eudelen gomendioetan oinarritu gara soldatak finkatzerakoan.

Espero dut nire erantzunak balio izatea.

Nahi duzun arte,

Javier Zubizarreta

Azkoitiko alkatea

Elkarbanatu

Cricketa Oteiza frontoietan

Badira zeinbat hilabete Oteiza frontoietan Kriketean ibiltzen direla hainbat herritar. Kirol honen praktikak eremu haundi bat eskatzen duela uste dut eta gaur egun erabiltzen diren instalazioa ez direla egokiak irizten diot. Askotan pilotak errepidera irtetzen dira eta jolasten dabiltzanak pilotaren atzetik korrika ateratzen dira , errepide batetara ateratzen ari direla kontutan hartu gabe. Errepide horretatik kotxe ugari pasatzen dira eta egunen batean istripuren bat gerta daitekeela uste dut.Horrez gain, askotan bertan bizi garen bizi lagunak aparkatuta dauden /ditugun gure kotxeei pelotek nola jotzen dieten ikusten dugu. Momentuz ez da kalte materialik izan baina zer gertatuko litzateke egunen batean pelota horietakoren batek auto batean kalteren bat eginez gero? Nork egin beharko luke kargu? Parking batean ongi aparkatuta daukan herritarrak? Nire ustez, kirol hau praktikatzeko leku egokiago bat bilatu beharko litzateke.

ERANTZUNA

Konsziente gara Oteiza frontoiak ez direla cricket kirola jokatzeko tokirik egokiena eta horretarako leku egokiena zein izango litzatekeen aztertzen ari gara. Udalaren kirol instalazioak mugatuak dira, eta horri irtenbide bat eman beharko zaio. Bitartean, zentzuz eta kontuz aritzeko eskatu diegu kirol horretan aritzen direnei, kalean jokatzen diren gainerako kiroletan aritzen direnei eskatzen diegun bezala. Izan ere, Kontzejupean edo plazan pilotan, palatan edo futbolean joatzen denean ere arriskuak sortzen dira, eta hori kontuan hartzea ezinbestekoa da. Kasu horietan, dena den, kaltea egiten duenak ordaintzen du egindako kaltea, beste kaleko kirolekin gertatzen den bezala.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Ubaiar kaleko kotxeak

Jakina da aparkaleku arazoa daukagula Azkoitian, baina horrek ez du nahi esan kotxeak edozein lekutan aparkatu ditzazkegunik.Uxer baserria zegoen lekuan Ubaiar kalean kotxeak aparkatzen dira bisibilidadea guztiz kenduz bai izarraitz aldera hartzeko kruzean baita haur eskolatik zatozela eskubira arume baserrira hartzeko ere.kotxeak bi sentidotan pasatu ezinik geratuz.Etxe hoiek garajeak dituzten arren kanpoan aparkatzen dute komodidadez eta ezat justua iruditzn. Espero dut istripuren bat gertatu aurretik kontuan izango duzuela kexa. 

ERANTZUNA

Hitz egin dugu Udaltzaingoarekin eta gune hori hobeto antolatzeko plangintza eginda daukatela adierazi digute: trafikoa dena norabide batean antolaketzekoak dira, eta ordainetan aparkalekuak atera, zuk diozun arazo hori konpontzeko. Tramitazioa jada hasita omen dago baina azkartzen saiatuko dira. Halere, aldaketak hasi baino lehen jakinaraziko dugu publikoki.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Bizkargi kalea

Bizkargi kaleko bidea oso egoera txarrean dago, hainbat zulo eta zapaldurarekin. Kotxean pasatuz gero, konturatuko zarete ezkerretara alboratuta pasatzen dela kotxea. Urte hasieran aurten konponduko zenaren zurrumurrua iritsi zitzaidan, aurrekontuean berrikuntza hau kontenplatuta omen zegoen. Noiz konpontzeko asmoa dago? 

ERANTZUNA

Bizkargi kaleko obrei dagokienez, bai, arrazoia duzu: iazko aurrekontuetan kale hori konpontzea jaso zen, eta prozesua pixka bat berandutu den arren, lanak hastear daude. Lanak egiteko lehiaketa aterata dago eta lanak lizitatzera aterata daude, eta aste gutxi barru erabakiko da zenek egingo dituen lan horiek. Horren ondotik, berehalakoan hasiko dira obrak egiten, espero dugu beranduenez otsailean.

Elkarbanatu

Autobus urbanoaren ibilbidea

Altzibar 31tik 41ra bitarte (hau da, errotondatik aurrera) bizi garen auzokideen izenean idazten dugu. Kontzejupe udal aldizkarian autobus urbanoaren zerbitzuaren harira, gure ekarpena egin asmoz. Aipatutako auzokideen artean kezka garrantzitsu bat sortu da, Kontzejupe aldizkarian agertzen diren hiru planoak ez baititugu ondo ulertzen. Hasiera batean, egindako proposamenekin bat ez zatoztela uste baitugu. Hau da, Kontzejupetik-en 3 ibilbide proposatzen dituzue (3 plano), lehenengoa Altzibar auzoaren ibilbidea izanik, ez dator bat web orrian "ibilbide luzea" izenez aurkezten duzuenarekin. Batetik, web orrian errotondatik Ipintza auzoraino doa ibilbidea eta aldizkarian ez, beraz, Ipintzara, badoa edo ez, ez dugu ulertzen. Bestetik, web-an herritar desberdinekin bildutako ekarpenetako bat "geltokiak kentzeko ekarpena" da, eta bertan, Altzibar auzoan geltoki bat kentzearen proposamen bat dago egina, eta gure kezka eta galdera zera litzateke: ze geltoki da kentzea proposatzen dena? Altzibertxo taberna parekoa, edo errotondatik aurrera dagoena, kaletik urrunago dagoena alegia, idusltrialde parean zehazki kokatzen dena? Zein? Altzibar auzoan bi hauek baitaude, eta logikaz herritik urrunago dauden auzokideak kontuan hartu beharko lituzke autobus zerbitzu honek, kaletik urrunago egonik, behar handiagoa sortzen baitzaie kalera iristea. Web orrian, ondorioen atalean, ez dago hau guztia zehaztuta eta ikus dezakezuenez kezka handia sortzen digu honek. 

ERANTZUNA

Irakurri dugunagatik, webgunean jarrita daukagun informazioa ez duzu behar bezala ulertu. Kontzejupetik aldizkarian agertzen diren hiru ibilbidean webgunean agertzen diren berdinak dira, "Udalaren proposamen berria" atalean daudenak.

Zuk aipatzen duzun ibilbide luzea hasierako proposamena zen, baina jendeak egindako ekarpenak kontuan hartuta, proposamen hori aldatu egin genuen eta aipatutako atal horretan jasotzen ditugun 3 ibilbideak jarri genituen.

Geltokiei dagokionez, 'ordutegia' atalean agertzen dira guztiak eta eta Altzibar auzoan lurraldebusako geltokiarekin bat dator. Taula hori ulertzeko ezkerreko zutabean azaltzen diren zenbakiak jarraitu behar dira. Adibidez 1 zenbakiarekin hasten da ibilbidea, gero 2ra pasatzen da horrela jarraituz.....denera 15 buelta goizean eta 9 arratsaldean egingo ditu.

Adibidez:

1 zenbakiko fila: 7:30etan ipintzan hasten da.....7:38an liburutegian bukatzen du eta gero...

2 zenbakia (ezkerreko zutabea): 7:40 liburutegian hasten da..............7:56 liburutegian bukaten du 2. bira eginez eta jarraituz.....

3 zenbakia (ezkerreko zutabea): 8:00 liburutegian hase da..............8:14 Altzibardik pasatzen da eta 8:20 liburutegian bukatzen du 1 bira.....

eta horrela 4 zenbakia, 5 zenbakia.....

Orduaren arabera Ipintzatik pasako da edo ez, horregatik garrantzizkoa da zenbakiak jarraitzea (ezkerreko zutabea )

Ez dakit behar bezala azaldu dizugun; espero dugu baietz. Bestela, deitu ezazu Ingurumen sailera 943 85 71 72 edo pasatu zaitez udaletxetik eta saiatuko gara hobeto azaltzen.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

Jausoroko bankuak

Jausoron bankuak kendu zituzten barnizatzeko eta gero jarriz joan dira, baina oraindik bi banku falta dira jartzeko. PLAZAREN ERDIKO LAUKI ITXURAKO LAU LORETEGIEN INGURUAN FALTA DIRA BI BANKUAK. Kontuan izan Jausoron leku gutxian jende asko bizi garela eta gainera zahar asko, eta eguraldi ona egiten duenean jende asko egoten dela bankuetan eserita. Beraz faltan botatzen ditugu. Horregatik eskatzen dizuegu lehen baitlehen jar itzazuela bi bankuak. 

Erantzuna

Hitz egin dugu brigadako arduradunekin, eta esan digute pixkanaka-pixkanaka jartzen joango direla. Dakizun bezala, orain hilabete inguru brigadaren almazenak su hartu zuen, eta horrek lan batzuk atzeratu egin ditu, baina ahalik eta azkarren egiten saiatuko gara.

Azkoitiko Udala

Elkarbanatu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut