Hasierako-slideshow

Gobernu Irekia

Azkoitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri nahi du martxan: herritarrekin batera eta herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. Udal Gobernu irekia izan nahi du, elkarrizketan, parte hartzean, elkarlanean eta gardentasunean oinarrituta.

Parte hartzea sustatzeko, bideratzeko eta bultzatzeko hainbat ekimen jarriko ditu martxan. Tartean, Internet bidez herritarren eta Udalaren arteko harreman zuzena indartzeko erreminta hau. Azkoitiarrei euren galderak, proposamenak eta kexak egiteko aukera emango zaie webgune honen bidez, eta banan-bana erantzuteko konpromisoa hartzen du. Ekarpen horiek eta emandako erantzunak publiko egingo ditu, gainera.

Beti ere errespetuz egindakoak badira. Irain, deskalifikazio eta bestelako jarrerak ez ditu onartuko Udalak. Gisa horretako mezuak ez ditu publikatuko.

Elkarbanatu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut