Hasierako-slideshow


Gobernu Irekia

Azkoitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri nahi du martxan: herritarrekin batera eta herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. + Irakurri

galdera-tx

proposamenak-tx

kexa-tx

Parte-hartze esperientziak jasotzeko jardunaldia egin dute udal gobernuko kideek eta teknikariek

jardunaldiaUdalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, jardunaldia egin dute aste honetan, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasotzeko. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan. parte-hartzearen inguruan. Lan saioa ekainaren 8an izan da.

Globernance Institutuko Juanjo Alvarezek eta Mikel Cabellok zuzendu zuten saioa eta  Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu ziren 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz.

Ordezkari politikoek eta teknikariek legeari begira 2004an Azkoitiko Udalak onarturiko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan zituzten hizpide, bitarte horretan eman diren esperientziekin batera: Elkargunearen erabileraren inguruko parte-hartze prozesua, Azkotia-Zumarraga errepidearen proiektuaren bueltan egin zena, aurrekontu parte-hartzaileena, hondakinen galdeketa edota udalaren zerbitzuak hobetzeko aurten martxan jarritakoa.

  • 2004ko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua

Asier Aranbarri alkate zela, 2004an, onartu eta indarrean jarri zen Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua. Ordenantzaren harira, aipagarriak dira eman ziren urratsak. Aranbarrik ondorengo ezaugarriak azpimarratzen ditu:

jardunaldia2
  • Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea

Begoña Garmendia Udaleko idazkariak Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan zuen hizpide. Bere iritziz lege honek asko sakontzen du gardentasunean eta parte-hartzean, “tresna asko ahalbidetuz prozesuak bideratzeko”. 16 urtetik gorakoei zuzenduriko kontsulta modalitate bat ere barne hartzen duela gaineratu zuen Garmendiak.

Halaber, legeak agintzen duen guztia indarrean jartzeko denborarik eman ez duen arren, Udalak lan horretan dihardu. Espedienteak, diru-laguntzak… www.gipuzkoairekia.eus atarian argitaratzen dira. “Halaber, izapideen liburua egiten ari gara”, informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzeko.

  • Elkargunearen inguruko parte-hartze esperientzia. 2004

Kontxi Larrañaga Kultura teknikaria arduratu zen 2004an Elkargunearen inguruan eman zen parte-hartze esperientzia azaltzeaz. Zerbitzu berria martxan jartzeko  espazioen erabilerak eta lehentasunak ezagutzeko abiatu zen prozesua.

Martxoaren 11tik maiatzaren 12ra egin zen eta lau lan saio gauzatu ziren. 96 lagunek hartu zuten parte. Ikastetxeak, gazte taldeak, kultur eta kirol elkarteetakoak, udal langileak, ordezkari politikoak…

Ondorioak batzordeei eta teknikariei azaltzen zitzaizkien.

Prozesuan ondorioztatutakoaren ia guztia gauzatu zen Elkargunean.

  • Azkoitia-Zumarraga errepidearen inguruko parte-hartze esperientzia. 2009

Arturo Garate arkitektoak azaldu zuen 2009an Azkoitia eta Zumarraga arteko errepidea hobetzeko proiektuaren inguruan emandako esperientzia. Foru Aldundiak sustatu zuen eta Azkoitiko Udalak parte hartu zuen. 2009ko martxotik abendura egin zen. Eztabaida taldeak sortu ziren eta txostenak landu. 50 bat lagunek hartu zuten parte. “Hasieran bazen errepidean hobekuntzarik nahi ez zuen jendea ere eta bukaerarako adostasun batzuetara iristea lortu genuen”.

  • Aurrekontu parte-hartzaileak. 2013

Amaia Argarate ingurumen teknikariak 2013an martxan jarritako prozesua azaldu zuen. Danon Herrixe-ren baitan, herritarren gabeziak identifikatzeko bilera sorta egin zen eta dianostikoa landu. Ondorioz, 2013ko aurrekontuetan hainbat ekintza txertatu ziren parte-hartze prozesutik eratorriak zirenak.

2014ko aurrekontuei begira, ekintza batzuk lehenetsi ziren, zerrenda bat osatu eta herritarrek bozkatzeko aukera izan zuten. 2015ean, berriz, gehiago sakondu zen. Triptikoak banatu ziren proposamenak egiteko, haien bideragarritasuna aztertu, bozketa egin proiektuetatik hiru sailkatzeko, e.a. 800 bat herritarrek hartu zuten parte eta 2015eko aurrekontuetan islatu zen emaitza. Adibidez, Urbanue herri-garraio  zerbitzuak edota baratza parkeak prozesu hartan dute jatorria.

jardunaldia3

  • Hondakinen inguruko parte-hartze esperientzia

Herritar guztientzat irekitako lan talde bat osatu zen hondakinen gaia lantzeko. “Lehenengo fasearen helburua –esan zuen Argaratek- zen informazioa ematea arlo teknikotik”. Bigarren fasean erabakitze gunea finkatu ziren eta erabaki zen lantaldea murriztea. Ordezkari politikoetara eta eragileetara mugatu zen. Eragile guztiek ez zuten parte hartu nahi izan, ez zen adostasunik lortu eta udal gobernuak sistema mistoa ezartzea erabaki zuen.

  • Udal zerbitzuen inguruko parte-hartze prozesua. 2016

Udalaren zerbitzu katalogoa osatu eta hobetzeko asmoz eman da aurrera aurten prozesu hau. Jasone Bilbao teknikariari tokatu zitzaion esperientzia hau azaltzea. “Galdeketa bat egin genien eta galdeketak zabaldu ostean, telefonoz deitu zitzaien dendari eta ostalariei. 81 erantzun jaso genituen. Eztabaida taldeak sortzea aurreikusten genuen baina azkenean, dendariak eta ostalariak talde ezberdinetan bereiztea erabaki ze”. Martxoaren 17an egin zen bilkura dendariekin galdeketaren ondorioak aztertzeko eta gaian sakontzeko. Egindako eskaerei erantzunez, besteak beste, publizitatea euskaraz egiteagatik diru-laguntza izango dute eta sare sozialaren erabileraren inguruko formakuntza ere eskatu zuten eta Udalak  martxan du proposamen hori ere.

Elkarbanatu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut