Hasierako-slideshow


Gobernu Irekia

Azkoitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri nahi du martxan: herritarrekin batera eta herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. + Irakurri

galdera-tx

proposamenak-tx

kexa-tx

Azkoitiko Udalaren Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionala Planaren aurkezpena 2016-2019

 

aurkezpenaUdal honek kudeaketa eraginkorra defendatu eta aldarrikatu du beti. Ia urtebete daramagu gobernatzen eta horretan ahalegindu gara. Baina gobernu onak baditu beste osagai batzuk eta guztiak barneratzeko eta praktikan jartzeko lagungarria da bide bat definitzea eta irizpide argiak ezartzea.

Gobernantza ona eta jardunbide etikoa garatu nahi ditugu, ez orain arte ez dugulako egin, baina bai urrats bat gehiago ematera goazelako.

Gobernantza onaren barruan sartzen dugu gardentasuna, partaidetza, eraginkortasuna eta integritate instituzionala. Gobernantza onaren testuingurupean eraman beharrekoak dira, guk nahi dugun gobernu etikoaren osagaiak direlako.

Ekintza plan bat osatu dugu elkarrekin eta horri heltzera goaz.

Nola bermatu Gobernantza Ona eta Zuzentasun Instituzionala?

-Zerbitzu publikoak modu eraginkorrean kudeatuz.

-Gobernu Irekia eraikiz, gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatuz.

-Zuzentasun Instituzionala garatuz, herritarrek hautatu gaituzten kargu publikoetan jarduna etikan oinarrituz.

ABIAPUNTUA

Zortez ez gara hutsetik abiatzen. Udalak herritarren partaidetzarekin duen konpromisoa aspalditik dator. 2004tik badugu herritarren partaidetzarako arautegia eta ordutik hainbat parte hartze prozesu gauzatu dira:

  •  2004an. Elkargunearen erabilera eta espazioen ingurukoa
  •  Bizikidetzaren ingurukoa
  • 2009-2010ean
  •  2013 eta 2014ean. Aurrekontu parte-hartzaileak
  • 2015ean. Hondakinei buruzko kontsulta
  • 2015-2016an, legealdi honetan, merkatariekin egiten ari garen partaidetza plana.

ZUZENTASUN INSTITUZIONALAREN EREDUA

Kargu publikoon jokabideari dagokionez, jarraipena eta azterketa egitera konprometitzen gara jokabide zuzenen kodeetan oinarrituta.

Eta jokabideari buruzko kode etiko baten onarpena proposatzera, politika eta kudeaketaren lerrokatzeari dagozkionak azpimarratuz.

EKINTZA BERRIAK

GLOBERNANCE-Gobernantza Demokratikoaren Institutuarekin elkarlanean, lan plangintza bat disenatu dugu Azkoitian herritarren parte-hartzea sendotzeko eta zuzenean jokabide etikoaren tokiko ebaluazio sistema ezagutzeko (“Basque Score Card”).

2016 urtea hartuta denbora horizonte gisa, lana hiru fasetan banatu dugu. Lehenengoa uda aurretik gauzatuko da eta beste biak, uda ondoren

1. Azkoitian eman diren parte-hartze esperientzien identifikatze eta ebaluaketa (uda aurretik)

Beti da interesgarria etxe barrura begiratzea lehenengo. Kasu honetan, ez gara hutsetik abiatzen, esan dugu. Horrek esan nahi du ezin dugula aprobetxatu gabe utzi Azkoitiak duen esperientzia. Horregatik, egingo dugun lehenengo gauza da Udaletxean gai honen inguruan ardura dutenekin lan saio bat. Helburu argi batekin: 2004an, parte-hartze araudia onartu zenetik Azkoitian izandako parte-hartze esperientzien identifikatzea. 

Beste helburu nagusia da denon artean ezagutzea zeintzuk diren jokoaren arauak. Azkoitia ez da irla bat. Araudi aintzindaria dauka alor honetan, baina gainerako instituzioak araudi propioa lantzen joan dira eta seguruenik neurri handiagoan edo txikiagoan eragina izango dute tokiko araudian.

Besteak beste, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2010eko uztailean 1/2010 Foru Araua onartu zuten herritarren parte-hartzearen inguran eta gaur egun Eusko Jaurlaritza “Euskal Sektore Publikoaren Gardentasuna, Herri Partaidetza eta Gobernu Onaren” lege proiektua tramitatzen ari da.

Azken batean, Azkoitiko Udalak 2004an onarturiko “Hiritarren partaidetzarako erreglametua /Ordenanza para la participación ciudadana” berrikusiko da. Izan ere, beharrezkoa da udal araudi hau egungo testuingurura egokitzea eta eguneratzea eta gainera, gobernantza onaren irizpideetan oinarrituta (gardentasuna, komunikazioa, parte-hartzea, ebaluazioa…). Horretarako hobetze proposamenak jasoko dira.

2. Formakuntza saioak udal arduradunentzat (uda ostean)

Guztion artean  behin abiapuntua ezagututa, Azkoitiko herri partaidetza sendotzeko eta hobetzeko formakuntza izatea da kontua.

3. Legealdi honetan gauzatuko diren parte-hartze prozesuen definizioa (uda ondoren)

Jasotako formazioaren ostean, berriro etxe barrura begiratu beharko da identifikatzeko zer erabaki publiko zabaldu daitezkeen herri-partaidetza prozesuetara (Egon daitezkeen parte-hartze organo berriak, prozesu partizipatiboak, parte-hartze espazioak…) Guzti horrekin udal gobernu honek herri partaidetzarekiko duen konpromisoa hartuko du.

 4.Jokabide etiko publikoaren ebaluaketari buruzko formazioa

Paraleloki, Azkoitian herri-partaidetza sendotzeko planteatu ditugun hiru faseekin batera, herri mailan jokabide etikoaren ebaluaketaren bidea zabalduko dugu. Horretarako, EUDELek esperientzia piloto gisa hainbat udalerritan ezarritako sistema azalduko dugu.

 

 

Elkarbanatu

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut