Hasierako-slideshow


Gobernu Irekia

Azkoitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri nahi du martxan: herritarrekin batera eta herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. + Irakurri

galdera-tx

proposamenak-tx

kexa-tx

Parte-hartze esperientziak jasotzeko jardunaldia egin dute udal gobernuko kideek eta teknikariek

jardunaldiaUdalak martxan duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren 2016-2019 Planaren baitan, udal gobernuaren arduradunek, ordezkari politikoek eta teknikariek, jardunaldia egin dute aste honetan, orain arte Azkoitian emandako parte-hartze esperientziak jasotzeko. Izan ere, 2004a geroztik ibilbide bat jorratu du Udalak, legealdi ezberdinetan. parte-hartzearen inguruan. Lan saioa ekainaren 8an izan da.

Globernance Institutuko Juanjo Alvarezek eta Mikel Cabellok zuzendu zuten saioa eta  Asier Aranbarri alkate ohia eta hainbat udal teknikari arduratu ziren 2004tik hona egindako bidea azaltzeaz.

Ordezkari politikoek eta teknikariek legeari begira 2004an Azkoitiko Udalak onarturiko Hiritarren Partaidetzarako Erreglamentua eta Euskadiko Toki Erakundeen 2/2016 Legea izan zituzten hizpide, bitarte horretan eman diren esperientziekin batera: Elkargunearen erabileraren inguruko parte-hartze prozesua, Azkotia-Zumarraga errepidearen proiektuaren bueltan egin zena, aurrekontu parte-hartzaileena, hondakinen galdeketa edota udalaren zerbitzuak hobetzeko aurten martxan jarritakoa.

Elkarbanatu

Azkoitiko Udalaren Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionala Planaren aurkezpena 2016-2019

 

aurkezpenaUdal honek kudeaketa eraginkorra defendatu eta aldarrikatu du beti. Ia urtebete daramagu gobernatzen eta horretan ahalegindu gara. Baina gobernu onak baditu beste osagai batzuk eta guztiak barneratzeko eta praktikan jartzeko lagungarria da bide bat definitzea eta irizpide argiak ezartzea.

Gobernantza ona eta jardunbide etikoa garatu nahi ditugu, ez orain arte ez dugulako egin, baina bai urrats bat gehiago ematera goazelako.

Gobernantza onaren barruan sartzen dugu gardentasuna, partaidetza, eraginkortasuna eta integritate instituzionala. Gobernantza onaren testuingurupean eraman beharrekoak dira, guk nahi dugun gobernu etikoaren osagaiak direlako.

Ekintza plan bat osatu dugu elkarrekin eta horri heltzera goaz.

Nola bermatu Gobernantza Ona eta Zuzentasun Instituzionala?

-Zerbitzu publikoak modu eraginkorrean kudeatuz.

-Gobernu Irekia eraikiz, gardentasuna eta herritarren partaidetza sustatuz.

-Zuzentasun Instituzionala garatuz, herritarrek hautatu gaituzten kargu publikoetan jarduna etikan oinarrituz.

Elkarbanatu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut