Hasierako-slideshow


Gobernu Irekia

Azkoitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri nahi du martxan: herritarrekin batera eta herritarrekin elkarlanean egin nahi du lana, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. + Irakurri

galdera-tx

proposamenak-tx

kexa-tx

Ordenantza fiskalen gaineko kontsulta publikoa 2019ko ekitaldirako

2019ko ekitaldirako  ordenantza fiskalen gaineko kontsulta publikoa abiatu du Udalak. Herritarrek ekarpenak egiteko aukera dute  gaurtik, uztailaren 27tik, 2018ko abuztuaren 20ra bitartean.

Ekarpenak idatziz aurkeztu daitezke Udaletxeko Harrera Bulegoan edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatzita.

 ORDENANTZA FISKALEN GAINEKO KONTSULTA PUBLIKOA 2019 EKITALDIRAKO – IKUSI HEMEN TXOSTENA (PDF)

Elkarbanatu

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planari ekarpenak egiteko aukera

Udalak Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako II. Planaren zirriborroa landu du eta herritarrei zabaldu die nahi duen orok ekarpenak egin ditzan. Horretarako otsailaren 11 arte luzatu da epea.

Dokumentua ikusi eta ekarpenak egiteko KLIKATU HEMEN edo idatzi  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

Planaren helburu nagusiak dira, besteak beste, udal administrazio orokorraren jardueran genero ikuspegia indartzea, herritarren artean genero kontzientzia bultzatzea eta emakumeen autonomiaren garapena sustatzea, edota Azkoitiko indarkeria matxista aztertzea eta horren adierazpenei aurre egitea.

Dokumentuak ardatz eta helburu nagusiak jasotzeaz gain, ekintza plana biltzen du.

IKUSI AZKOITIKO II. BERDINTASUNERAKO PLANAREN ZIRRIBORROA

Elkarbanatu

Etxez Etxeko Laguntza arautzen duen ordenantza berria erakusketa publikoan

Azaroaren 29an Udal Osoko Ohiko Bilkuran onartu ostean, Etxez Etxeko Laguntza arautzen duen ordenantza berria erakusketa publikoan dago. Bi arrazoirengatik eguneratu da nagusiki araudia. Batetik, 2015ean onartutako Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Zerbitzuen eta Prestazioen karterara egokitzeko eta bestetik, errealitate sozialaren garapenaren arabera sortzen doazen behar eta eskaera berriei modu eraginkorrean erantzuteko.
Ikusi ordenantza.(PDF)

Elkarbanatu

Aurretiko kontsulta udal tasak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoei buruzkoa.

Aurretiko kontsulta udal tasak ordaintzeko laguntzak emateko oinarri espezifikoei buruzkoa. Ikusi dokumentua

Elkarbanatu

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onartzen dut